Urrearen Aurkako Mundu-Aliantza

LogoAMO

ATXIKIMENDUA

Egun, munduan ateratzen den urre gehiena bitxigintzan eta Gold Corp, Barrick Gold, Newmont, AngloGold, New Gold, Freeport MacMoran bezalako mehatz-industrien aberastasuna handitzen erabiltzen da.

Hori horrela izan dadin, urrea ateratzeko modua, batez ere lurrazalean egiten dena, milioika ur eta zianuro tona erabiltzen ditu, eta, honen ondorioz, mendi, muino eta bioaniztasunaren desagerpena dakar.

Ekinbide hau da mundu mailan arrisku gehien sortzen duena. Eraginak erabatekoak dira bai ingurunean bai pertsonen osasunean ere. Zolua, ura eta airea kutsatzen du, elikagaiak laboratzea eragotziz eta inguruan bizi diren pertsonengan gaixotasun larriak sortuz, zenbaitetan hilik suertatuz. Gainera, etxebizitzen galerak, behartutako lekualdaketak eta giza-eskubideak defendatzeagatik lurraren eta herrialdeen suntsiketa salatzen duten giza-borrokalariak hiltzea dakar.

Gauzak horrela, urre meategian erabiltzen den erauzketa-sistemak gizartean, kulturan eta ingurunean sortzen dituen kalteak kontuan hartuz, “Alianza Mundial NO al Oro” (AMO) rekin bat egiten dugu.

Hori guztia kontuan izanik, honako erabakiak hartu ditugu:

1.- Ez dugu urrerik erabiliko ezta jantziko ere: Bitxigintzan eta apaingarri gisa erabiltzen diren eraztunak, kateak, belarritakoak… ez dira beharrezkoak.

2.- Ez dugu urrearen erabilera sustatuko industria mailan, metal hau ordezkatuko duten alternatibak garatuz eta ingurunea babestuz.

3.- Ez dugu urrea merkaturatuko: erostea, saltzea eta merkaturatzea ekidingo dugu.

4.- Urrearen merkaturatzea eta erabileraren kontrako atxikimenduak sustatuko ditugu: pertsonak, elkarteak, komunitateak, sareak, familiak, mugimenduak… bat egin dezaten kanpaina honekin.

5.- “Alianza Mundial NO al Oro” (AMO) babestuko dugu bitarteko elektronikoak erabiliz (web orrietan, blogetan, sare sozialetan… logoa jarriz eta informazioa zabalduz).

6.- AMO aipatzea, ahal den guztietan, egiten ditugun ekintza eta materialetan (irratiak, tailerrak, foroak, argitalpenak…)

Ikusi/jeitsi “Alianza Mundial contra el Oro” logoa
Ikusi/jeitsi “Alianza Mundial contra el Oro” kartela

Ikusi “Alianza NO al Oro”rekin bat egiten duten elkarteak
Ikusi “Alianza NO al Oro”rekin bat egiten duten pertsonak

 

Nombre Completo/Full Name -personal u organización- (requerido/required)

Fecha/Date (requerido/required)
día: mes: año:

Estado/Provincia/State (requerido/required)

País/Country (requerido/required)

Sitio web/Web Site

Correo Electrónico/E-mail (requerido/required)

captcha

 

Etiquetas: , ,